BERRIAk eta Herri Urratsek elkarlana «sendotu» dute, eta isla izango du Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian: Hiru gunek BERRIArekin lotutako izena edukiko dute, eta 'Badok'-ek maketa lehiaketa babestu du.
Hezkuntza euskaldunaren aldeko topaketa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek Beskoitzen. Tokian toki errealitate parekoak bizi dituztela agertu dute.
Frantziako aireportuetako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa erdietsi badu ere zuzendaritzarekin, hegaldiak ezeztatuak izan dira barda gauetik Miarritzen.
Euskal Elkargoak erran du beste eremu baten bila ari dela enpresa ezartzeko. Hainbat elkarte ekologista mobilizatu dira hezegunearen artifizializazioaren kontra.
Frantzia erdialdean ETAk baliatu zuen etxe bat alokatzea leporatzen diote. 2021ean Parisko Zigor Auzitegiak ebatzi zuen ezin dela frogatu garai hartan ETAko kide izan zenik.
Bizi mugimenduak adierazi du guztiz legez kanpokoa dela Mugerreko hezegunearen artifizializazioa, eta tokiko 300 lanpostu suntsitzeko arriskuaz ohartarazi du.
Galeria ttipia da Arte Bideak, baina bata bestearen ondoan ezarriak diren margolanek balio dute Jose Antonio Sistiagaren ibilbidea ulertzeko. Iragan astean estreinatu zuten, eta maiatzaren 26ra arte ikusten ahalko da 'Sistiagari omenez' erakusketa.