Minbiziaren diagnostikoa jaso eta gutxira esan zioten Ibarlozari ilea galduko zuela. Ia urtebete igaro da ordutik, eta ileordea erabili du azken hilabeteetan.
Aizkora apustu handia jokatuko dute Iker Vicentek eta Julen Alberdi Txikia IV.ak, Tolosan. Hamalau kana-erdiko eta sei 60 ontzako moztuko ditu bakoitzak.
50 urte bete dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Aretxabaletako Almen ikastolan. Urteurrena ospatzeko, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna antolatu du biharko.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, omenaldia egin diote erakundeko lehen idazkari nagusia izen zenari, Xabier Mendiguren Bereziarturi, urrian zendu baitzen; itzultzaile fina gogoratu dute, «ekintzaile» argia, lemazain «ausarta».
'Eva Lootz. Korapilatu, zimurtu eta hariari jarraitu' erakusketa zabaldu dute Donostian, Kutxaren Kubo aretoan. Diziplina ugari landu ditu artista austriarrak, eta haren obra aztertzeko aukera ematen du bildumak.
Etengabe eraldatzen ari den paisaia batean murgiltzeko gonbita egin du Maria Jerezen 'Herri bat behar da mendi bat altxatzeko' erakusketak. Hiru urtetik gorako haurrentzat dago pentsatua, baita helduentzat ere. Abuztuaren 25 arte egongo da, Tabakaleran.
'Gizon barregarriak' eleberria da Joxean Agirre idazleak argitaratu duen azken lana. Hainbat gai landu ditu liburuan; besteak beste, intriga eta sexualitatea. Dioenez, eskarmentuak eman dio estilo propioa eraikitzeko modua.
Zubiak insomnioari eta lo apneei buruz hitz egingo du Arrasaten. Azaldu duenez, asko hedatu dira lo arazoak, eta loaren higiene ona izatea lagungarria da halakorik ez pairatzeko.