Iñigo Astiz 2024ko apirilaren 29a 15:05 Galeusca topaketak berreskuratuko dituzte, hamar urteko etenaren ostean. Egun beteko programa prestatu dute Maiatzaren 29rako, Palman. Euskal Idazleen Elkartea, Idazle katalanen elkartea eta Idazle galegoen elkartea dira antolatzaileak eta itzulpengintza izango dute ardatz.
Ion Orzaiz 2024ko apirilaren 29a 15:00 Aragones (ERC): «PSCrekin gobernu itun bat sinatzea ia ezinezkoa da». Vilaweb atariak argitaratutako elkarrizketa batean, Generalitateko presidente eta ERCko hautagaiak hiru helburu ezarri ditu legealdirako: «Erreferenduma, finantzaketa eredua eta ongizate estatuaren indartzea, hizkuntza erdigunean jarrita».
Xabier Martin 2024ko apirilaren 29a 15:00 EAJk eta PSEk gobernu akordioa «zentzuzko epe batean» itxi nahi dute. Sabin Etxean elkartu dira alderdi bien buruzagiak, Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa xede duen negoziazioaren lehen bileran.
Mikel Lizarralde Donostia 2024ko apirilaren 29a 14:30 'Tasio', azalberrituta. Montxo Armendarizen filma zaharberritu du Euskadiko Filmategiak, haren 40. urteurrenean. Cannesen emango dute lehendabizi, eta, ondoren, Donostiako Zinemaldian. Tamasa banatzaileak hurrengo urtean Frantziako aretoetan proiektatzeko eskubideak erosi ditu.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 29a 14:30 Latxa hizkuntza ereduak emaitza «esperantzagarriak» lortu ditu. Ereduan egindako azken hobekuntzen berri eman du Hitz zentroak, eta jada jatorrizko ChatGPT «gainditu» duela jakinarazi du
Mikel Garcia Martikorena 2024ko apirilaren 29a 14:05 Feijooren ustez, «Sanchezek mugarik gabeko botere sistema bat ezarri nahi du». Botere Judiziala «berritzeko» ahalegina eskatu dio Sumarreko buru Yolanda Diazek. PSOEren ustez, «demokraziak irabazi du».
Asier Gonzalez de San Pedro 2024ko apirilaren 29a 13:28 CAFeko langileek amiantoaren aurkako protokoloak berritzeko eskatu dute. Langileek lanuzteak egin dituzte. Beasaingo enpresan 61 lagun hil dira amiantoarekin kontaktua izateagatik.
Ander Perez Zala 2024ko apirilaren 29a 13:15 Yousafek Eskoziako lehen ministro kargua utziko du. Gobernuburuak esan du «gutxietsi» egin dituela lankidetza akordioa amaitzeak Berdeei eragin dien «mina» eta «haserrea». SNPk haren ordezkoa aukeratzen duen arte agintean jarraituko du.
Irati Urdalleta Lete 2024ko apirilaren 29a 11:58 Euskal Herritik, babesa eta mespretxua Sanchezi. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sachezek karguan jarraitzea erabaki du, eta erreakzio erreskada eragin du Euskal Herriko politikarien artean.
Uxue Rey Gorraiz 2024ko apirilaren 29a 10:56 Luz Fandiño poeta eta ekintzaile galiziarra hil da. Literaturan zein handik kanpo bistaratu zituen Fandiñok feminismoari, langile klaseari, kultura galiziarrari eta batik bat galegoari loturiko aldarriak. Erbesteratua zelarik idatzi zituen zenbait lan. 92 urterekin zendu da.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko apirilaren 29a 10:35 Inflazioa %3,3ra igo da apirilean. Hamarren bat igo da, gasa eta elikagaiak garestitu direlako. Azpiko inflazioa, aldiz, %2,9ra jaitsi da.
Joxerra Senar 2024ko apirilaren 29a 10:10 UPNko aginte makila lortu du Ibarrolak, disidentziarik gabe eta %30ko parte hartzearekin. UPNren XIII. Kongresuan, bozkatu dutenen %81ek babestu dute aurkeztutako zerrenda bakarra eta 130 boto zuri zenbatu dituzte. Ibarrolak iragarri du ez duela lehendakarigai izateko anbiziorik, eta nahiago duela alkategai izan.
Oskar Epelde Juldain Nairobi 2024ko apirilaren 29a 09:34 Nairobi, utzikeriaren biktima. Kenyan ehun pertsona baino gehiago hil dira azken egunetako uholdeen ondorioz. Kalte handienak txabola auzoetan eragin dituzte euriteek, eta «arduragabekeriaz» jokatu izana egotzi diete herritarrek agintariei.
Isabel Jaurena 2024ko apirilaren 29a 09:30 Pedro Sanchezek ez du utziko kargua. Espainiako gobernuburuak zehaztu du «indar handiagoz» segituko duela agintean, eta «konbikzio batekin» jardun duela: «Nahikoa dela esaten ez badugu, bizitza publikoaren degradazio honek gure etorkizuna zehaztuko du, eta herrialde gisa kondenatuko gaitu».
Imanol Magro Eizmendi 2024ko apirilaren 29a 09:03 BBVAk are gehiago irabazi du urte hasieran. 2.200 milioi euroren mozkina izan du lehen hiruhilekoan, iaz tarte berean lortu zuena baino %19,1 handiagoa
Kerman Garralda Zubimendi Segura 2024ko apirilaren 29a 05:00 Gazteenek aginte makila har dezaten. Segurako Udalak proiektu bat abiatu du herriko politikan haurren parte hartzea sustatzeko, Oinherri hezitzaileen sarearekin batera. Prozesuaren lehen fasea amaituta, bigarrengoari ekin berri diote.
Imanol Garcia Landa Tolosa 2024ko apirilaren 29a 05:00 Kirola lagunartean egiteko. Tolosaldeko Ixilpen klubean, taldean egiten dute kirola, bakarrik ez aritzearren. Hasieran «lagun arteko kontu bat» zenak dimentsio handiago bat hartu du, nahiz eta hasierako helburuari eusten dioten: elkarrekin gustura egon eta talde sena bultzatzea.
Amaia Igartua Aristondo Bilbo 2024ko apirilaren 29a 05:00 «Txistuak jai giroari lotuta egoten jarraitu behar du: transmisioa kalean egiten da». Txistuaren soinua entzun zuen lehen aldiz 8 urterekin, eta ordutik tresna horri lotuta egon da Akizu. 37 urte daramatza txistua irakasten Bilboko Musika Eskolan. Oraingo txistuek soinu hobea dute, haren irudiko.
Olatz Enzunza Mallona 2024ko apirilaren 29a 05:00 Herriaren bilakaeraren lekuko zuzena. Udalerriko lehendabiziko udaletxea izan zen Basauriko Taberna Nagusia. 1777. urtean eraiki zuten; 1859an, baina, erre egin zen, eta berriro eraiki behar izan zuten. 2011tik aurrera, kultur zentro bat da.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 19:45 Bizi-bizirik dago Jokin Altuna. Aise irabazi dio Zabaletari, beste behin. Datorren astean Darioren aurka jokatuko duen partidan erabakiko da nor sailkatuko den finalaurrekoetarako.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 18:40 Osasunak egurra jaso du Granadan. Arrasateren taldeak neurketa eskasa egin du maila galtzear den Granadaren aurka. Sergio Herrera izan da bisitarien jokalaririk onena.
Paulo Ostolaza 2024ko apirilaren 28a 16:15 Gizon batek hiru tiro emanda hil du bere semea Labion. Foruzaingoak atxilotu egin du 83 urteko gizona. Bere burua babesteko egin duela azaldu du. Semeak 55 urte zituen.