LAUAXETA
'Lauaxeta'-ren epaiketa militarreko txostena aurkitu du Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ferrolen
Espainiako Gerra Zibilean Gasteizen fusilatuta hil zuten Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’ idazle eta poetaren epaiketa militarreko txostena aurkitu du Aranzadi Zientzia Elkarteak Ferrolgo (Galizia) artxiboan. Aurkikuntza horren berri gaur eman dute Aranzadi Elkarteko Iñaki Egaña eta Francisco Etxeberriak, eta Eusko Jaurlaritzako kontseilari Joseba Azkarraga eta Jabier Madrazok, Donostian goizean eman duten prentsaurrekoan. Bilatutako orrian orain arte jakinekoa zen historia baieztatzen da, alegia, Lauaxeta kazetari frantses batekin zegoela atxilotu eta hiltzera kondenatu ondoren fusilatuta hil zutela. Xehetasun berri batzuk ere agertzen dira, ordea, besteak beste, Guardia Zibilak hil zuela, eta ez Espainiako Armadak, orain arte pentsatzen zen bezala, eta bere akusazioan egindako deklarazioak agertzen direla.
Berria.info 2005-08-12 - 17:30:15
Aranzadi Zientzia Elkartea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntzarekin 36ko gerran hildakoen aztarnak bilatzen dabil. Aurkitutako arrastoen artean bilatu duteLauaxeta afusilatu zuteneko txostena, Ferrolgo artxiboan.
Aurkitutako txostenak 40 orri dituela esan du Aranzadiko ikertzaileak, eta 1937ko maiatzaren 1ean dagoela idazten hasita, atxiloketaren hurrego egunean. 36ko gerrari buruz artikulu bat idatzi behar zuen kazetari frantses bati laguntzen zebilela atzeman zuten Lauaxeta, artean errepublikanoak agintean zirela uste baitzuen Lauaxetak. Aurkitutako orriari esker jakin da espetxean hilabete eta 25 egun pasa zituela, eta sententziak leporatzen ziola, besteak beste, "matxinatuekin bat egitea" , "gorri separatistentzat lan egitea" , eta Gudari aldizkari "separatistako" erredaktorea izatea.
Egañak gaineratu du agiriak erakusten duela Lauaxeta hiltzera kondenatzeko egindako deklarazio bakarrak Errepublikarren ejertzitoko hiru iheslarik egindakoak izan zirela. Txostenak argi erakusten du, baita ere, epaiketan defentsak Lauaxetaren absoluzioa eskatu zuela, Lauaxetak komunismoa ez zuela onartzen argudiatuz, eta eremu errepublikarretik bi eskuindarrei ihes egiten lagundu ziela gaineratuz. Defentsaren argudioa ez zuen, ordea, aintzat hartu epaileak.
Bestetik, Jaurlaritzako kontseilari Azkarraga eta Madrazo "pozik agertu" dira txostena aurkitu izanarekin, eta "garaileek galtzaileei ezkutatutako egia ezagutu" delako.